miércoles, 13 de mayo de 2009

Ametsa amesgaiztoa bihurtu da


Athletic Clubek ezin izan du bere 25. Kopa eskuratu eta FC Bartzelonaren aurka 1-4 galdu du. Golegialeak Toquero, Touré, Messi, Bojan eta Xavi izan dira. Azkenik ahalegin guztiak antzuak izan dira eta kale zein harmailetan nagusitasuna erakutsi arren, zaila zen oso munduko talderik indartsuena mendean hartzea eta halaxe gertatu da. Gizarte oso batek egin duen ahalegina, dena den, saritzeko modukoa izan da eta historiarako beste orrialde bete du gure zalegoak, sarrera eta sarrerarik gabe. Mila esker guztioi, zuek bai zarete nagusiak! Zorionez, ez da gure azken finala izango.

No hay comentarios:

Publicar un comentario